GAUA HARAGO BULTZATUZ

CALABRESI, MARIO

Editorial: IGELA

MINTAKA - 72

ISBN: 979-13-990116-1-6

Idioma: Euskera

Páginas: 192 / Formato: RUSTICA / Medidas: 200x120x13

LITERATURA CONTEMPORANEA

Fecha: 07/2025

Artículo nuevo

En stock

21,50 €

Para aquellos productos en stock el envío se realiza en 48/72 horas desde el almacén.
La disponibilidad que se ofrece en la web no es un reflejo del stock en la tienda, ya que se opera desde un almacén externo.

Sinopsis

Ez-fikziozko lan bat da Gaua harago bultzatuz. Mario Calabresiren aita Luigi Calabresi polizia-komisarioa 1972an ezker muturreko terroristek erail zuten Milango komisaldegi batean anarkista bat leihotik behera erori eta gero haren aurka hasitako akusazio-kanpaina baten ondoren. Ikuspegi pertsonaletik aztertzen ditu semeak aitaren kontrako atentatuaren aurreko eta ondorengo gertaerak. Calabresik argitasunez deskribatzen ditu Italian «berunezko urteak» deiturikoak eta bere aitak jasan zuen jazarpena kontatzen du hilketa hark bere bizitzan eta bere familiarenean izan zituen ondorioak eta baita Italiako gizartean orbain sakonak utzi zituzten urte haietako terrorismoaren beste biktima askoren istorioak ere. Gaua harago bultzatuz liburuak interes kultural eta sozial handia du euskal komunitatearentzat autoreak terrorismoaren eraginari ikuspegi pertsonal eta kolektibotik heltzen diolako. Calabresik sentiberatasun handiz kontatzen ditu gorroto politikoaren ondorioak memoriaren beharra eta bizikidetzaren berreraikuntza. Euskal Herrian ere indarkeriak zauri sakonak utzi ditu eta autorearen testigantzak giltzarriak eskaintzen ditu justiziari adiskidetzeari eta gizarte justuago baten eraikuntzan biktimek duten zereginari buruzko hausnarketarako. Gainera haren begirada humanistak ulertzen laguntzen du mina mendekuan erori gabe nola gainditu mezu baliotsua edozein sendatze historikotan. Calabresiren lana euskal komunitatean euskaraz zabaltzeak elkarrizketa sufrimenduaren aitortza eta memoria partekatu baten eraikuntza bultzatzen ditu.